Koxkan jazarpen sindikala egon dela dio epai batek

2013/08/02
Koxkan jazarpen sindikala egon dela dio epai batek
2009an kaleratuak izan ziren ELAko 26 afiliatuak lanean hartzera behartzen ditu

Auzitegi Gorenak bere epaian dio: “ ez dago inongo zalantzarik diskriminatuak izan zirela, sindikatukoak izateagatik eta borrokarako bere jarreragatik”.

ELAk 2009an salatu zuen KOXKAko EREajk ez zuela arrazoibiderik; ondoren Ikuskaritzak hori berretsi zuen eta, halere, UGT eta CCOOk EREa sinatu zuten Nafar Gobernuaren konplizitatearekin. Honi buruz, Gorenak ebazten du Administrazioak ERE hau epaitegira bidali behar zuela ideologia-diskriminazioaren zantzuak zirela eta.

Hau dela eta, ELAk legezko ekimenak iragarri ditu Ministeritza eta Nafar Gobernuaren erantzukizunak argitzeko.