Martxoaren 3rako manfestazioa deitu du ELAk, beste hainbat sindikaturekin batera
Eskatu nahi dugu sarraski horren erantzuleek, hilak ala bizirik egon, (egun kargu publikoetan dauden batzuek) gertatutakoaren ardura bereganatzea, eta gertakari haien biktimen aitortza osoa egitea. Poza ematen digu ikusteak 37 urte hauetan jaiotako jendea urtez urte nola gehitu zaion gertakariak gertutik bizi izan dituen belaunaldiari.
Urteen joan etorria ez digu ahantzarazi zer oihartzuna izan zuen borroka hark Arabako gizartean, Euskal Herri osoan eta gure mugetatik harantzagoko hainbat jende borrokalariarengan. Lan baldintzen alde eta langileen antolakuntzarako eta erabakietan parte hartzeko modu berrien aldeko borroka hark ibilbide bat markatu zuen, gerora eta ahal izan den neurrian, azken hamarkada hauetan mantentzen saiatu garena.
Martxoak 3 honetan, borroka haren alderik onenak biltzeko deialdia egin nahi dugu: antolakuntza, parte hartzea, elkartasuna, batasuna... Asko dago ikasteko: zapaldutako jendearen indarretan konfiantza; gizarte ituna edo “pacto social” delakoa defendatzen duten ideien ukoa; borrokatzeko eta eusteko prest daudenen batasunaren balioa; langile jendearen eta krisiak era berean kolpatutako gizarte mugimenduen eta hiritarren sektoreen arteko ezinbesteko lan komuna; giza-izaera eta ingurumena txikitzen dituen sistema kapitalista gaindituko dituen ikuspegi berrien zabaltzea...
Borrokan jarraitzeko arrazoirik ez da falta: krisiaren ondorioak gordinki nabarmentzen hasi zirenetik, gizarte osorako hainbeste izerdi eta odolarekin lortutako eskubideei egindako erasoak etengabeak dira. Aurreko gobernuek lan eta gizarte eskubideak kaltetu bazituen ere, PPren gobernuak marka berria jarri du eraso hauen zabaltze eta sakontzean. Orain dela urtebete abian jarritako lan-erreformak ia eskubiderik ez genuen garaietara eraman gaitu. Kaleratzeek, EREek, soldaten gutxitzeak, malgutasunak, murrizketek, pribatizazioek... ikuspegi negargarria osatzen dute. Aipamen berezia merezi du gazteenen artean dagoen langabezi tasa altuak, EAE, ia %40ra iristen dena, baita emakumeen artean dagoen prekarietatea, murrizketen biktima nagusiak direlarik. Aldi berean, era sistematikoan ari dira erasotzen oinarrizko zerbitzuak diren osasun publiko eta unibertsala, gizarte kohesioa eta berdintasuna bermatu behar duen hezkuntza sistema, eta baliabide gutxien dutenen beharrak asetzeko diren gizarte zerbitzuak. Etxe kaleratzeek sorturiko etsipena ere salatu nahi dugu. Aurpegia eta izena jartzen diete gaurko langileriaren biktimei.
Hau dena, banketxeei (krisiaren arduradun nagusiei) miloietako laguntzak ematen ari zaizkien une berean, errenta altuenen mesedetan aplikatzen den fiskalitate ez bidezkoarekin, eta egunero populazio osoari murrizketa horiek ezartzen dituzten alderdi politikoak eta kargu publikoetan dauden pertsonak inplikatzen dituzten ustelkeri kasu gehiago ezagutzen dugunean. Eusko Jaurlaritzari, PNVri alegia, enplazamendua egin behar zaio: esan dezala berriki onartuko dituen Aurrekontuetan ea apustua egiten duen gutxien dutenen eta hiritarren zerbitzuen alde edo Madrilgo gobernuaren inposaketei men eginez, bere eskuduntzen defentsaren kontra. Dei hori erakunde eta alderdi guztiei zabaldu behar zaie, lan eta gizarte politika propioak egin ditzaten.
Arlo politikoan asko dugu egiteko, gure gizarteak dituen behar guztiei erantzungo duen konponbidera iristeko. Borroka armaturik gabeko eszenatoki batean aurrera egiteko, ezinbestekoa dugu presoen eta beren senitartekoen oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituen espetxe politika ankerra aldatzea.
Denok dugu zer esanik eta zer egiterik baina gazte jendea da funtsezkoa borroka honetan. Borrokaren protagonismoa hartu ezean, orain dauden egoeratik zer etorkizuna datorkien kontzientzia
OMENALDIA: 12:00etan, Martxoak 3ko Plaza (Zaramaga)
MANIFESTALDIA: 12:00etan
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU