Gipuzkoako errepideen mantentze lanetako langileak Batzar Nagusietan izan dira
2016/05/26
Errepideen mantentze lanetako langileek hiru hilabete daramate lan hitzarmenaren alde greban. Gaur goizean langileen ordezkariak Batzar Nagusietan izan dira euren egoera azaltzeko. Grebalariek Aldundiaren esku hartze eza eta enpresen jarrera itxia salatu dute agerraldi honetan.
Greba honen arrazoi nagusia, azpikontratatuta eta egoera larrian dagoen sektore publikoa erregularizatzea da. Sektore hau gizartearentzako ezezaguna da. Sektore honetan laneko segurtasun eta berme sozioekonomikoen galera geroz eta arazo larriagoa da. Soldatei dagokionez, 3 enpresetako 95 langilek 6 urtez soldatak izoztuta dituzte.