LAN HERIOTZA

Langile bat hil da Balterran

2026/03/26
Langile bat hil da Balterran
52 urteko langile bat hil da gaur, 2026ko martxoaren 26an, Balterrako abeltzaintza poligonoan kokatutako hondakin kudeaketako enpresa batean, pala kargagailu batek jota.

ELAk informazioa biltzen jarraitzen du istripuaren xehetasunak argitzeko. Heriotza honekin, dagoeneko 12 langile hil dira 2026an Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz. 2025ean, guztira 62 lan heriotz izan ziren.

ELAk adierazi duenez, lan baldintza prekarioak ez dira kasu isolatuak, baizik eta erabaki ekonomiko eta politikoen ondorio. Baldintza horiek lan istripuen eta lan gaixotasunen arriskua handitzen dute.

Faktore nagusien artean daude lan erritmo handiak, prebentzioari buruzko prestakuntza falta eta baliabide eskasak. Horri gehitzen zaio kontrol instituzional eskasa eta araudiaren ez-betetzea. ELAk gogorarazi du istripuak saihestu daitezkeela prebentzio neurriak hartuta, eta enpresari zein instituzioei erantzukizunak har ditzaten eskatu du.