Gipuzkoako zahar-etxeetako lan hitzarmenaren negoziazioa hautsita dago
ADEGI eta LARESEK bi proposamen egin dituzte: lehenengoa, urteko lanaldia 38 ordutan igotzea, soldatak izoztea eta lan erreforma bere osotasunean aplikatzea. Bigarrena berriz eta lehenengoa aldatu gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatu ditzakeen hobekuntzak eta aurrekontuetako igoerak enpresei ematea. Hau da, langileei dagokiena lapurtzea.
ELA eta LAB inondik inora ez daude ados proposamen honekin eta horrela jakinarazi diegu mahaian dauden bi patronalei.
Patronalek lan erreforma ez dute nahi inondik inora utzi, langileenganako inposaketa hau erabili nahi dute oraindik irabaziak handiagoak izateko, kasu honetan %15a gehiago, hori bai irabazi gehiago langileen lan baldintzak okertuz, prekarizazioa areagotuz.
Urtarrilak 22an Mahai negoziatzailea puskatu zen, ADEGI eta LARESEK horrela nahi izan dutelako , eta horrela mantenduko da egoera, onargarriak diren edukiak mahai gainean egon arte.
Egoera zein den ikusita ELA eta LAB-ek argi dute kalera ateratzeko momentua dela, helduen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak mobilizatzeko momentua. ADEGI eta LARESEK bota dieten pultsuari erantzunez, gatazka gogorra bultzatu eta pizteko momentua hain zuzen ere.
Gogoratu nahi dute ere sektore honetan dauden enpresa eta entitateek diru asko irabazi dutela, beraien auditorietan jasota dagoena baino gehiago ere. Egoitza batek ere ez ditu bere ateak itxi, ez dago enpresarik gestioari uko egin nahi dionik, enpresen artean lehiak pizten dira egoizten gestioa hartzeko. Negozio garbia da, arrisku enpresarialik gabea, benefizio handiekin, eta ezin da ahaztu finantziazioa handiena diru publikotik datorrela.
ELA eta LAB-ek zera eskatzen dute:
-
Sinatuko den hitzarmenak beharrezko berme politikoa eta legalak eduki ditzan, honela nahitaezkoa izan dadin bere aplikazioa. Eta nola ez egoitza ezberdinetan dauden hobekuntza guztiak kontsolidatu hitzarmen berri honetan kontsolidatu daitezen. Ez da sinadurarik egongo berme hauek ez baldin badaude.
-
Sinatuko dugun hitzarmenak kontrarreforma edukiak eduki behar ditu, gure lanpostuak duinak izan daitezen. Ez dugu inondik onartuko lan erreforma gure hitzarmenean inposatzea.
-
Hitzarmenak ekonomikoki hobekuntzak eduki behar ditu, bai soldatetan baita eduki sozialetan ere. Eta nola ez, hitzarmen berriak subrogazioaren klausula eduki behar du.
Hiru egunetako greba
Egoera honen aurrean, kontzentrazioak, manifestazioak, itxialdiak, orri informatiboen banaketa, egoiliarren senideei orri banaketa bultzatzeko asmoa agertu dute.
Bestalde, hiru greba egun deituko dituzte, Otsailak 27, 28 eta Martxoak 1ean.
Negoziazioak horrela jarraitu ezkero ez dute greba gehiago edo greba mugagabea egiteko planteamendua baztertzen.
Azkenik, ELA eta LAB-ek deia zuzena egiten diote Gipuzkoako Foru Aldundiari gatazka honetan inplikatu dadin, bera baita da sektore honen azken arduraduna. Eta horregatik, ELA eta LAB-ek gaur bertan bilera deialdia egingo diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari.