Elkartasuna Ondarroan hildako bi langileen senideekin

2016/03/14
ELAk bere elkartasuna eta dolumina agertu nahi dizkie Ondarroan gaur arratsaldean lan-istripuz hildako bi langileen senide eta adiskideei. Santa Clara izotz-fabrikan eztanda handi baten ondorioz gertatu da lan-istripua.

Bestalde, ELAk, istripu hilgarri horren arrazoiak argitze aldera, ikerketa bat berehala egiteko eskatu dio Osalani.