Cabacas auzian izandako inputazioen aurrean, ELA-Ertzaintzak ardura politikoak garbitzea exijitzen du

2013/11/11
Asteburu honetan Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotutako lau ertzainen inputazioen berri izan dugu. ELA-Ertzaintzak ertzainen errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatzen du eta Segurtasun Sailari gertatutakoa argitzeko bere esku dauden medio guztiak jartzeko exijitzen dio.

 

Kasu hau mugarri izan da Ertzaintzaren egitekoan eta ezinbestekoa da erabateko gardentasun ariketa bat egitea hemendik aurrera gure jardunarekin jarraitu ahal izateko zilegitasun soziala berreskuratzeko.

Era berean, heriotz honen ardura politikoa dutenek jardun politiko normalizatuarekin aurrera jarraitzearen gure asaldura adierazi nahi dugu eta, are gehiago, ardura berrietarako aspirazio izatea, Iñigo Cabacasen heriotza lazgarria kudeatu duten modu negargarriaren ondoren. Hemen, ordea, ez da ezer gertatzen.

Gogorarazi nahi dugu Maria Diaz de Haroko kalezuloan gomazko pilota bitartez kargatzearen erabakia aurreko gobernuak bultzatutako Zero Tolerantzia politikak mediatizatuta zegoela, eta, horrez gain, egun horretan erabilitako materialaren arduradun zirela, baita ertzainen formazio eskasa zein egoera horietarako protokolo ezen arduradunak.

Azkenik, Iñigo Cabacasen senideei eta bere hurkoei gure elkartasuna adierazi nahi diegu