Mobilizazioak iragarri dituzte telelanaren eta Hitzarmenaren eguneratzearen alde
2026/05/28 Udal / Foru Bilbo
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte Bizkaiko Foru Aldundian, maiatzaren 18an egindako asanbladaren ondoren. Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren blokeo egoera salatu dute, eta 2018-2019tik eguneratu gabe dagoen Akordio/Hitzarmena berritzea eta telelan-plan erreal baten ezarpena eskatu dute. Haien ustez, neurri horiek funtsezkoak dira gaur egungo beharrizanei erantzuteko, hala nola kontziliazioa, jasangarritasuna eta administrazioaren eraginkortasuna.