ELAk Tarajalen izandako 15 pertsonen heriotza gogoratzeko eta salatzeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du

2022/02/04
ELAk Tarajalen izandako 15 pertsonen heriotza gogoratzeko eta salatzeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du
ELA sindikatuak dei egin du Flor de Africak, Africa Unitedek, Paperak eta Eskubideak Denontzat eta SOS Arrazakeriak antolatutako elkarretaratzean parte hartzera.

8 urte bete dira Tarajaleko Tragedia gertatu zenetik. Europara igerian iristen saiatzen ari zirela 15 pertsona hil ziren istiluen aurkako materialarekin tirokatuta. ELAk dei egin du 13: 00etan Udaletxeko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera, migrazio-politika hiltzailea eta horrekin batera doan zigorgabetasuna salatzeko.