Skunkfunk-eko langileak aste bete daramate greban 19 kaleratzeen aurka

2012/11/22
Skunkfunk-eko langileak aste bete daramate greban 19 kaleratzeen aurka
Langileriaren ia erdia kaleratzea planteatu du enpresak, guztiak kontratu finkodunak eta ELAko hautagaitza sinatu zutenak.

 

Erropa marka ezagunak orain gutxira arte izugarrizko irabaziak izan arren (2011.urtean 23 miloi euro fakturatu zituen) kudeaketa txarrak kolokan jarri du bere etorkizuna. Gernikatik Zamudiora eraman zuen egoitza nagusia duela ia urte bete, eta orduz gero langileen lan baldintzak nabarmen okertu dira. Orain berriz, 19 langile kaleratzea erabaki du enpresak. Guztiak kontratu finkodun langileak dira, ELA sindikatuaren hautagaitzari babesa eman ziotenak. Enpresak , espainiar legedi murriztaileak emaniko aukerak aprobetxatzeaz gain, langile prekarioen aldeko hautua egin du. Kontua da, 19 kaleratzeak gauzatuz gero, gainerako langileak bekadunak eta praktiketako kontratupean ariko liratekeela.

ELA sindikatuak Skunkfunk-en jokaera lotsagarria salatzen du. Eta grebalariek euren eskubideen eta lan duinaren alde borrokan segituko dutela argi dute.