Airearen kutsadurak urtean 7 milioi hildako eragiten ditu

2018/06/11
Airearen kutsadurak urtean 7 milioi hildako eragiten ditu
Munduko Osasunaren Erakundearen (OMS) arabera mundu leku askotan airearen kutsadura mailak oso altua izaten jarraitzen du. Erakundearen estimazioen arabera urtero munduan 7 milioi pertsona hiltzen dira kanpo airearen eta etxeetako airearen kutsaduraren ondorioz.

Airearen kutsadurak mehatxu bat suposatzen du mundu guztiarentzat, baina batez ere pertsona pobreek sufritzen dute. 3.000 milioi pertsonak baino gehiagok, emakumeak eta haurrak gehienak, sukaldeek eta erregai kutsakorrek igorritako ke hilgarria arnasten dute egunero.

 

Urtero munduan 7 milioi pertsona hiltzen dira aireko partikula finak arnasteagatik. Biriketan eta sistema kardiobaskularrean sartzen dira eta hainbat kalte eragiten dituzte osasunean: ezbehar zerebrobaskularrak, kardiopatiak, biriketako minbizia, neuropatia obstruktibo kronikoak eta neumonia bezalako arnas infekzioak.

2016an kanpoko airearen kutsadurak 4,2 milioi heriotza eragin zituen, eta elikagaiak erregaiekin prestatzeagatik eta teknologia kutsatzaileak erabiliz kutsatutako etxeko aireak berriz 3,8 milioi heriotza eragin zituen. Airearen kutsadurak eragindako heriotzen %90 diru sarrera baxuko herrialdeetan gertatzen dira, batez ere Afrika eta Asian. 3.000 milioi pertsona inguruk, munduko populazioaren %40 baino gehiagok, ez du erregai eta sukaldeko teknologia garbirik beraien etxeetan. Mundu osoko megalopoli askok OMSek airearen kalitaterako ezarririko mugak bost aldiz gainditzen dituzte.

Airea kutsatzen duten partikula finen jatorriak ugariak dira, baina batez ere etxeetan eta industri sektore batzuetan eraginkortasun gutxirekin erabilitako energia iturriak, nekazaritza, garraioak eta ikatzez hornitutako zentral elektrikoak dira. Munduko erregio batzuetan hondakinen errausketa eta deforestazioa ere gehitzen zaie.

Etorkizuneko erronkak dira garraio iraunkorra, energien erabilera eraginkorra eta berriztagarriak, eta hondakinen kudeaketa iraunkorra. 2018an OMSek lehen aldiz Airearen Kutsadura eta Osasunari buruzko Munduko Lehen Konferentzia antolatuko du, airearen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren aurka borroka egiteko helburuarekin. Espero dezagun Klima Aldaketaren Aurkako Konferentziak baino arrakasta gehiago izatea.