Txurdingabarri Eguneko Zentroak hainbat erabiltzaile ezkutatu ditu aparteko gela batean, Gizarte Ekintzaren Diputatuaren bisita dela-eta
2016/07/20
Atzo, uztailak 19, Bizkaiko Gizarte Ekintzaren Diputatuak, Isabel Sanchez-Roblesek, Txurdingabarri eguneko zentroa bisitatu zuen; bisitaren helburua Bizkaiko Foru Aldundiak ordutegia asteburuetara zabaltzeko asmoa duela iragartzea zen.
Bisita honetan, aldez aurretik hedabideetara zabaldua izan zena Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez, egoera fisiko okerrenean dauden erabiltzaileak aparteko gela batean ezkutatu zituzten, Gizarte Ekintzaren Diputatuak adierazpenak grabatu ziren lekutik aparte. Diputatua, gainera, ez zen pertsona hauek agurtzera ere hurbildu.
Bisitaren aurretik garbiketa orokor bat egin zen, garbiketa arduradunaren presentziaren aurrean, guztiz ezohikoa den gauza bat, eta Alzheimer gaitzak kaltetutako gaixoen marrazkirik ez zuten erakutsi nahi izan, “oso haur-marrazkiak” zirelako.
ELAk ekintza propagandistiko hauek salatzen ditu. Izan ere, erakutsi nahi digutenaren kontra, errealitatea oso bestelako Bizkaiko erresidentzia eta eguneko zentroetan.