Osakidetzak Gasteizko Santiago Ospitaleko langileekiko daraman mehatxuzko jarrera salatu du ELAk
Hauek argitu eta ezbaidatu arte ELAk, beste zenbait taldek bezala, proiektua geldiareztea eskatu bagenien ere, Osakidetzak berean darrai, eraketaz jarraituz, Sindikatu, bezero edota langileak albo batera utziz, eta bere kabuz, iluntasunean, eta norberekeriz beteriko erabakietan arituz.
Berbideratzerik izan ez dezan, presaka eta inolako fundamentu gabeko erabakiekin aritu da eta ari da Zuzendaritza, Txagorritxu eta Santiago ospitaleak HUA-ko egoitza soilak bihurtuz, eta legediaren babesik ez dituzten hainbat iharduera bultzatuz
Hori gutxi balitz, Arabako Ospitale Unibertsitarioko zuzendaritzak langileekiko daraman mehatxuz beteriko jarrera salatzen dugu ELA Sindikatutik, Santiago ospitale orokor gisa irekita izan arren Txagorritxura, zenbait kasutan iharduera finkaturik izan ez arren, joatera behartzen dituelarik
Baita ere, Arabako Ospitale Unibertistarioko zuzendaritzak hala behartuta, osasun arloko zenbait espezialitateren bateratzea eragin du, erizpide zuzenik mantendu gabe Santiago Ospitalea profesionalez hustuz, ondoren larriekin, besteren beste osasun zerbitzuaren kalteratzea dakarrelarik
Erabateko jarrera kritikoa adierazten duten profesionalak beldurtu nahiaz, gogaitasun eta desilusioa eragite ez besterik bideratzen ari dira Zuzendaritzatik, arrotasun eta jauntxokerizko agertaldiekin, argitasun, eztabaida edota negoziariorik gabe arituz, inolako irizpide gabeko erabakiekin Santiago Ospitalea erraitsiz.
Osakidetza nora ezean ari dela salatzen du ELAk, zeren, tamalez, Arabako Ospitaleko iharduera ez da bakarra, ikusi bait dugu LPE/OPE an gertaturikoa, udaldian ospitaleetan ohe uztea, langileen lanpostuak urrituz kargudun postuak gehitzea,.... beraz, zalantzarik gabe langileekiko zein bezeroenganako Osakidetzaren ardurakizun eza salatu beharrera eramaten gaituzte