ELAk txalotzen du dispertsio-politikaren aurka Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioa

2018/06/29
ELAk modu positiboan baloratzen du dispertsio-politikaren aurka Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioa. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek, Ezkerrak eta PSNk sakabanaketa-politikaren aurkako mozioaren alde bozkatu izana urrats koherentea da; are gehiago bizi dugun testuinguru politikoan, ETA behin-betiko desagertu den honetan.

Emandako pausua erabat beharrezkoa zen. Are gehiago, azaroan gaixorik dauden presoei buruz egindako adierazpenarekin bat dator. ELAk txalotu nahi du azken hilabeteotan sindikalgintzan, politikagintzan eta erakundeetan ere, gehiengo zabalak espetxetako salbuespen politiken aurkako jarrera erakutsi duelako; adostasun bateratua lortzen ari da auzi honetan, UPN eta PPrekin izan ezik.