Kutxabank-eko langileak hitzarmena Euskadiko esparruan irekitzearen alde azaldu dira
Egoera honen aurrean, urte hasieran ELAk sinadura bilketa bati hasiera eman zion Euskalerriko langileen artean, bertako hitzarmenaren alde. Langileen %88ari galdeketa eginda, %64ak eman dio babesa bere sinadurarekin Euskal Herriko esparruari.
Sinadura hauek Kutxabankeko zuzendariari eta hitzarmeneko mahaian aurkeztuko dituzte,“langileen gehiengoak ematen digun lejitimitatearekin, hitzarmena Euskadiko esparruan irekitzeko”.
Bestalde, Kutxabank-eko zuzendaritzak hitzarmenerako egin duen proposamenak murrizketak eta murrizketak besterik ez dituela jasotzen, azpimarratu dute ELAko ordezkari sindikalek gaur Bilbon emandako prentsaurreko batean. Hau da, lan ordu gehiago, soldata txikiagoekin eta baldintza okerragoetan.
“Guztiz gezurra da soldatek krisiaren errua dutenik, beraz, ondorioak ezin dituzte langileak jasan. Arduradunak, zentzurik gabeko inbertsioak eta ikaragarrizko hedapena egin dutenak dira. Horiek dira arduradunak, ez soldatak ezta langileen baldintzak ere”.