CastMetal Vitoria
Soldatak eta lanaldia hobetzeko akordioa lortu dute eta bertan behera utzi dute greba
Lau asteko greba mugagabearen ostean, CastMetal Vitoria enpresan akordioa lortu du ELAk. Negoziazio prozezu luzea izan da hasieran enpresak agertutako blokeoaren ondorioz. CastMetal Jundiz industrialdean dago eta 200 langile inguru ditu.
Urtebete baino gehia negoziatzen egon ondoren, langileek greba hastea erabaki zuten, negoziazioa desblokeatzeko eta soldatetan, lanaldian eta lan baldintzetan benetako hobekuntzak bermatuko zituen enpresa hitzarmena lortzeko. Asteetan zehar mobilizatzen egon eta gero, eta greba egun askotan ekoizpena erabat gelditu ostean, azkenean lortu da helburuak lortzea eta akordioa erdiestea.
Negoziazioan zehar, zuzendaritzak planteatutako neurri atzerakoienetako batzuk ezabatzea lortu da, hala nola balio-aniztasuna, baita asteburuko txandari lotutako malgutasuna mugatzea ere. Gai horiek marra gorriak ziren ELArentzat zein langileentzat.