Nafarroan langabezian dauden 19.000 pertsona baino gehiagok ez du inolako langabezia saririk jasotzen

2017/09/05
Nafarroan langabezian dauden 19.000 pertsona baino gehiagok ez du inolako langabezia saririk jasotzen. Nafarroako enpleguaren egoera oso larria da. Abuztuan 35.951 pertsona zerrendatu dira langabezian enplegu zerbitzu publikoetan, uztailean baino 182 gutxiago eta duela urte bat baino 2.948 gutxiago. Langabetuen %58,7a emakumeak dira (duela urte bete emakumeak langabetuen %57,8a ziren).

Nafarroako enpleguaren egoera oso larria da. Langabezia tasa %11,5ekoa da, 28en Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 3,8 puntu altuagoa. Izan ere, Europa guztian soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Datu hauek erakusten duten egoera txarraz gain, kontratazio berrietan ematen den prekarietatea eta lanik ez dutenek sufritzen duten bazterkeria nabarmendu behar da:

  • 2017an egin diren kontratu guztien %94,3a aldi-baterakoa izan da. Eta Biztanleria Aktiboraren Inkestaren arabera, enplegu guztien %16,9ak lanaldi partziala du, lanaldi partzialen %79,2a emakumeen esku dagoen bitartean.

  • Langabetuen %53,7ak (19.301 pertsonek) ez dute inolako langabezia saririk jasotzen, eta kotizaziopeko lagabezia saria jasotzen dutenak, %27,8a besterik ez dira.

Ezartzen diren enplegu politikek ez dute balio enpleguaren egoera hobetzeko. Europako hirugarren langabezia tasarik altuena dugu, kontratazio berriak oso prekarioak dira, eta 19.301 langabetuk ez du inolako langabezia saririk jasotzen.