CHRYSO ADITIVOS (Izurtza)
        Seigarren greba eguna Enplegu-Erregulazioko Espedientearen eta deslokalizazioaren aurka
 
                
              
              ELAk eta LABek Saint-Gobaingo zuzendaritzari irtenbinde bat eskatu diote planteatutako EEEa atzera botatzeko eta Izurtzako (Bizkaia) lantegiaren eta bere lanpostuen jarraipena bermatzeko. Multinazionalak lan kargaren zati bat Toledoko lantegira eraman nahi du; ondorioz, bizkaiko lantegia ixteko arriskua dago. ELAk eta LABek salatu dute legez kanpoko deslokalizazioa dela zentroa ixtea dela benetako helburua; alegia, Saint-Gobainek 29 lanpostu amortizatu nahi dituela.
              
              Chryso Aditivos SAUk (Saint-Gobain multinazional frantziarra) Izurtzan (Bizkaia) duen lantokian seigarren greba eguna izan dute Enplegu-Erregulazioko Espedientearen aurka. ELAk eta LABek salatu dute multinazionalak FOSROC multinazionalarekin fusioa baliatu nahi duela Izurtzako lantegia legez kanpo deslokalizatzeko eta lan kargaren zati handi bat Chryso Aditivosek Villaluengan (Toledo) duen lantokira eramateko.
Sindikatuen esanetan, multinazional frantziarraren erabakia ez dago justifikatuta eta irregulartasun larriak ditu.
