ENVISER (GASTEIZKO LOREZAINAK)
ELAko afiliatuek berretsi dute enpresak eta Udalak aurkeztutako akordioa
Enviser- Gasteizko lorezaintzako langileen batzarrak sei hilabete baino gehiagoko grebari amaiera ematea erabaki du.
Gasteizko lorezaintza kudeatzen duen Enviser enpresa azpikontratatuko langileek sei hilabete baino gehiagoko greba egin ondoren, ELAko afiliatuen batzarrak egindako bozketaren bidez berretsi du enpresak eta Udalak aurkeztutako azken proposamena.
Akordio horren bidez, orain arte Estatuko Lorezaintza Hitzarmenak arautzen zuen plantillaren lan-baldintzak hobetzea helburu zuen grebari amaiera eman zaio, erabat prekarioak ziren baldintzekin amaituz.
Bihar, urriaren 8an, PRECOn beste bilera bat egiteko deia egin zaie aldeei, eta bertan akordioa behin betiko sinatuko da.