ELAk Eusko Jaurlaritzari plan bat galdegin dio kontratazioan dagoen iruzurrari aurre egiteko

2017/02/07
ELAk Eusko Jaurlaritzari plan bat galdegin dio kontratazioan dagoen iruzurrari aurre egiteko
Adolfo Muñoz Txiki ELA sindikatuko idazkari nagusiak salatu du langileak baldintza miserableak jasaten ari direla, eta gogoratu du Jaurlaritzari txoke-plan bat eskatu diola kontratazioan gertatzen den iruzurrari jazartzeko. Muñoz gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu dute.

Muñozek nabarmendu duenez, ELAk Legebiltzarrera eraman zuen Herritar Legegintza-Ekinbidearekin (HLE) herrilanak egitea dagokien enpresei gutxieneko baldintzak betearaztea zen asmoa, baina EAJk, PSEk eta PPk ekinbidearen aurkako botoa eman zuten.

Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren aurkako auzia dela eta, ELAko idazkari nagusiak bere elkartasuna adierazi du auziperatutako pertsonekiko, eta Urkulluri kargu hartu dio bere aldebikotasun politikagatik, edozein aurrerapauso egiteko estatuko indarrekin adostasuna iritsi beharra aldezten baitu, hauek autogobernuari dagokionez inboluzioa eta atzerakada bultzatzen ari direlarik.

Entzun elkarrizketa