ERANDIOKO SAN JOSE ZAHARREN EGOITZAKO GARBIKETAKO LANGILEEN BILKURA
BILKURA
Ostirala, urtarrilak 16
11:00etatik 12:00etara Erandioko Udaleko plazan
Erandioko Udalak kudeatzen duen San José Zaharren egoitzako garbiketako langileak (emakumeak guztiak), 2003ko abenduaren 31tik greban daude. Lan baldintzak hobetzea da greba honen helburua eta honako zerbitzuetan dauka eragina: garbiketa, ikuztegia, sarrera eta "office"-an, dena den grebak ez dauka eraginik laguntzaileen taldean. Hala garbiketako langileak nola laguntzaileak ere Garbialdi S.A.L. enpresarentzat egiten dute lan eta Garbiketako Hitzarmen Probintzialaren barruan daude. Erandioko udalak laguntzaileen lan baldintzak bakarrik hobetzea erabaki du, sektore publikoan dauden baldintzetara hurbiltzeko eta honetan datza gatazkaren muina. Erandioko Udalak ez du garbiketako langileekin neurri bera hartu nahi talde honenganako mespretxua azalduz. Era berean diskriminazio egoerak bere hortan jarraituko du, sektore publikoan lan bera egiten duen langile batek hilabeteko 500 euro baino gehiago jasotzen bait ditu. Gatazkak 11 langilerengan dauka eragina. ELA-ZERBITZUAKetik diskriminazio eta mespretxu egoera hau salatzen dugu eta egoera hau salatzeko bilkura batera deitu dugu:
BILKURA
Ostirala, urtarrilak 16
11:00etatik 12:00etara Erandioko Udaleko plazan