UVESA TUTERA

Hiru greba egun deitu dituzte

Hiru greba egun deitu dituzte
Aste honetako lanuzte partzialen arrakasta ikusita, ELAk, UGTk eta CCOOk greba deitu dute maiatzaren 27, 28 eta 29rako. Enpresa hitzarmen propioa nahi dute, egungo baldintzak hobetzeko. Hala ere, zuzendaritzak Estatuko hitzarmenera bideratu nahi ditu langileak

Tuterako (Nafarroa) Uvesan egindako lanuzteak arrakastatsuak izan dira. Ekoizpeneko langileen ia % 100ek bat egin du maiatzaren 20an eta 21ean egindako lanuzteekin. Protesta horrek agerian utzi du plantillak ez duela onartzen zuzendaritzak egindako proposamena; izan ere, Uvesak Estatuko hitzarmena negoziatzera bideratu nahi ditu langileak. Langileek, ordea, enpresa hitzarmen propioa eskatzen dute, egungo baldintzak hobetzeko.

Are gehiago, ontzat eman hori eta Tuterako lantegirako enpresa hitzarmen propio baten negoziazioei ekin zieten; ondoren, ordea, Uvesak komunikatu bat bidali zien langileei, eta Estatuko hitzarmenaren negoziaziora bideratu zituen. Aldaketa horren aurrean, lanuzteetatik grebara pasatzea erabaki dute eta maiatzaren 27an, 28an eta 29an egingo dute.

ELA, UGT eta CCOO prest agertu dira edozein unetan negoziatzeko, baina proposamen bideragarri bat eskatu diote enpresari, enpresa hitzarmen propio bat lortzeko. Bestela, protestak areagotu beharko dituztela iragarri dute.