CIGek eta ELAk Auzitegi Gorenean salatu egin dituzte Gobernuko presidenteak, Ekonomia ministroak eta BdEko gobernadoreak
2012/06/08
CIGeko eta ELAko idazkari nagusiek, Suso Seixo eta Adolfo Muñoz Txikik, gaur salaketa aurkeztu dute Espainiako Auzitegi Gorenean honako pertsonen aurka: Jose Maria Aznar, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoy gobernuburuak; Luis de Guindos, ekonomia ministroa, Rodrigo Rato, Pedro Solbes eta Elena Salgado Ekonomia ministro ohiak, eta Jaime Caruana eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadore ohiak.
Izan ere, bi sindikatuek arduradun politiko horiei krisian izan duten erantzukizuna, egin duten kudeaketa eta hartutako erabakiek herritarrei eragin dizkieten kalteak leporatzen baitizkiete.
CIGek eta ELAk gogoratu dute finantza-erakundeetako kudeatzaileen erantzukizunetatik harago, Espainiako Bankuak finantza-sistema bera gainbegiratu behar duela, eta hori ez zuela egin. Ekonomia ministroek, berriz, “interes publikoari egindako kalteen arduradun zuzenak dira; bankuei milaka milioi eman beharrak herritarren ongizatea kaltetu zuen”.