LANDARE-KONTSERBEN SEKTOREA

ELAk eskatu du Nafarroako lan-baldintzak sektoreko hitzarmen baten bidez negoziatzeko

2026/02/10
ELAk eskatu du Nafarroako lan-baldintzak sektoreko hitzarmen baten bidez negoziatzeko
ELA urtarrilaren 9an Madrilgo negoziazio mahaira joan zen, Nafarroa Estatuko negoziazio eremutik kanpo uzteko eskatzeko.

Urtarrilaren 9an, landare-kontserben sektoreko negoziazio-mahaia eratu zen Madrilen. ELAk Nafarroako hitzarmen sektoriala negoziatzeko borondatea helarazi zien langileei. ELAk azaldu du estatuko hitzarmenak soldata txikiak, lanaldi zabalak eta eskubide eskasak dakartzala: Azken batean, enpresei bakarrik mesede egiten dien hitzarmen prekarioa da, eta hala ulertzen du patronalak, bere neurrira egindako estatuko hitzarmenari atxikitzen baitzaio.

ELAk salatu du sektorean hitzarmen probintzialak negoziatzeko debekua FENAVAL patronalak, CCOOk eta UGTk adostutako erabakia dela, eta ez legezko eragozpena. Horregatik eskatu du estatuko mahaiaren bileran Nafarroan negoziatzeko aukera ukatzen duen eranskina kentzea.

Era berean, ELAk ez du Estatuko negoziazio mahaiaren bilera gehiagotan parte hartuko, eta sektorearen baldintzak duintzeko lanean jarraituko du.