Giza katea pobrezia eta prekarietatearen aurka
2014/11/05
Gune Plataforma osatzen duten eragileek deituta - ELA tarteko-, datorren ostiralean, hilak 7, giza katea egingo da Gasteizko Ama Zuritik Legebiltzarrera pobreziara eta prekarietatera kondenatzen gaituzten politikak salatzeko eta Hego Euskal Herriko erakundeei aldaketarako behar diren aurrekontu eta zerga-politikak aplika ditzaten exijitzeko.