ELAk greba deitu du Sacyr enpresan

2016/04/05
Sacyr eraikuntza-enpresak EEE bat plazaratu du estatu-mailan, 347 langile kaleratzeko asmoz. ELAk erabat gaitzesten du enpresaren asmo hori, eta 3 egunetan greba egiteko deia egin die (apirilak 7, 12 eta 14) Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako plantillei.

Sacyr-ek Ibex-35ean kotizatzen du, eta 387 milioi euroko dibidenduak banatu ditu 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietan. Orain, ordea, EEE bat aurkeztu du, arrazoi ekonomikoak direla-eta.

ELAk ez du uste batere arrazoirik dagoen, Sacyr-en EEErik aurkezteko. Guretzat guztiz onartezina da horrelako enpresa askok esku batez diru publikoa jasotzea eta beste eskuaz 347 familia kinka larrian uztea.

ELAk EEE hori berehala erretiratzeko eskatzen du; osterantzean mobilizazioak bultzatuko ditu enpresaren jarrera tematia makurtu arte. Bide batez gure elkartasunezko mezua bidaltzen diegu Euskal Herritik estatuko gainerako lankideei.