Gehiengo sindikalak 27ko greba deialdia aurkeztu du

2011/01/04
Gehiengo sindikalak 27ko greba deialdia aurkeztu du
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindidikatuetako ordezkariek pentsioen erreformaren aurkako urtarrilaren 27ko greba deialdia aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren egoitzetan. Mikel Novalek grebaren helburua Gobernuari eta alderdi politikoei inolako murrizketarik ez onartzea exigitzea dela, azpimarratu du.

ELAko arlo sozialaren hitzetan, Euskal langileok ez dugu onartzen pentsioak murriztu behar direnik. Ez dugu onartuko jubilazio adina atzeratzea, eta ez dugu onartuko pentsioak kalkulatzeko sistema aldatzea kopurua baxuagoa izateko.

"Espainako gobernuak urtarrilaren 28an bere proposamena onartuko duela iragarri du. Aurreratu dituen neurrien arabera, inoiz onartu den erreformarik larriena onartu nahi dutela esan daiteke”.

Egoera honen aurrean, mobilizatzea guztiz beharrezkoa da eta urtarrilaren 27an gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian deitu duen greba orokorra mobilizatzeko aukera paregabea dela esan du.