Arkemako langileak Lakuan elkarretaratu dira esku-hartze gehiago eskatzeko
2014/10/07
Alonsotegiko Arkema enpresako langileak Lakuan elkarretaratu dira lantegiaren itxiera salatzeko eta erakundeen esku-hartze gehiago eskatzeko.Irailaren 9an Arkema multinazional frantsesak enpresa-batzordeari jakinarazi zion Alonsotegiko (Enkarterriak) lantegia itxiko duela; ondorioz, zuzeneko 59 langilek eta zeharkako beste 20k enplegua galduko dute.
Bihar, goizeko 10,30etan, Arkemako langileak eta Enkarterriko hainbat enpresako ordezkariak Zaramilloko enpresaren atarian elkarretaratuko dira eskualdeko egoera ekonomikoa salatzeko eta datorren larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako deialdia luzatzeko.