Bizkaiko epaitegietako garbiketa
Serveo enpresako garbitzaileek hitzarmen berria lortu dute, hobekuntzekin eta KPItik gorako soldata igoerekin
2025/11/13
Bizkaiko eraikin judizialetan garbiketa zerbitzua ematen duten langileek, Serveo bidez azpikontratatuta daudenek hitzarmen berria sinatu zuten azaroaren 12an, EAEko KPIaren gaineko soldata igoerekin eta edukia nabarmen hobetuko dituzten neurriekin. Horrekin batera, oinarrizko soldatan hitzarmen plus bat sartu dute, eta ondorioz, antzinatasun osagarria nabarmen hobetuko da, besteak beste. ELAk gehiengoa du enpresa batzordean.
Hobekuntza ekonomikoez gain, hobekuntza sozial hauek lortu dira:
- opor egunak lanegun bihurtzea, urtean ordaindutako zubi bat oporra deskontatu gabe.
- familia medikuarengana joateko lizentzia hobetzea espezialistengana ere zabalduz.
- gurasoen, anai-arreben, aitona-amonen eta biloben heriotzagatiko lizentzia handitzea.
- bi urte desberdinetako oporrak metatzeko aukera.
- 14 urtetik beherakoei eta mendekoei medikuarengana laguntzeko baimena.
- irakasleen bileretara joateko baimena.
- bizileku eta lan baimena berritzeko administrazio kudeaketak egiteko baimena migratzaileei.
- batzarrak egiteko ordaindutako orduak.
- txanda-kontratua
- ...
- Langileek, hitzarmenaren aurreko negoziazioan egin zuten bezala, kontzentrazioak eta mobilizazioak egin dituzte negoziazioa blokeatuta egon denean, eta, horri esker, aipatutako hobekuntzak lortu dituzte.