TSko langileak zain daude industri- eta bideragarritasun-plana ezagutzeko

2015/01/30
TSko langileak zain daude industri- eta bideragarritasun-plana ezagutzeko
TS Fundicioneseko konkurtso-administratzaileak Donostiako Merkataritza arloko Epaitegiari helarazi dion txostenean lantegia Euskapital Partners-en esku uzteko proposatzen du. Txostenak onetsi egiten du Arroako lantegirako aurkeztu duen industri-plana.

akin dugunez, lehen urtean 68 lanpostu sortzea aurreikusten da, 106, bigarrenean, eta 121, hirugarrenean. Konkurtso-administratzaileak Zestoako lantegiarentzako hirugarren fasea hutsean geratu dela ebazten du.

Orain Donostiako Merkataritza arloko Epaitegiak erabaki behar du enpresa nori esleituko dion. TS Fundicioneseko konkurtsoa dela-eta hiru enpresaren eskaintzak jaso dira: Gonvarri Renewable Industries-ek egindakoa, Eisengiesserei Torgelow alemanarena eta Euskapital Partnersena; honen buru da 2010 eta 2012 bitartean TS Fundicioneseko zuzendariaren alboko izan zen Javier Agirre.

TSko langileak zain daude industri- eta bideragarritasun-plana ezagutzeko. Horretarako datozen egunetan Agirrerekin bilduko direlakoan daude, TSrako duen enpresa-proiektua zehatz ezagutzearren.