Eusko Jaurlaritzak Confebask-i babesa ematen jarraitzen du

2014/12/12
Eusko Jaurlaritzak Confebask-i babesa ematen jarraitzen du
EH Bilduk Legebiltzarrean Confebask-en jarrera antidemokratikoei buruz aurkeztutako interpelazioari erantzunez, Aburto Sailburuak gaia bukatutzat eman nahi izan du elkarrizketa sozialaren mahaian egin zuten adierazpenarekin. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak izan dira bertan. ELAren partetik Amaia Muñoa eta Patxi Agirrezabala, idazkari nagusiaren ondokoa eta komunikazio arduraduna izan dira.

Begi bistakoa da, beste behin, Eusko Jaurlaritzak patronal atzerakoi eta antidemokratiko honi ematen dion babesa. Ondoren eginiko adierazpenetan, ELAk Urkulluren gobernuari galdegin dio Madrilera igorritako dokumentua Confebask-i eskatu dion eta honek eman dion ala ez.

Bestalde, joan den Azaroaren 28an ELAk eta LABek Legebiltzarrean aurkeztutako mozioan Legebiltzarra premiatzen zuten askatasun sindikalaren eskubidearen defentsan bere konpromisoa agertzera eta sindikatuak paretik kentzeko Confebask-en asmoa gaitzestera.