ELA Madrilen da “Duintasunaren martxa”ren amaierako ekitaldi jendetsuan

2014/03/22
ELA Madrilen da “Duintasunaren martxa”ren amaierako ekitaldi jendetsuan
ELA Madrilgo manifestazioan parte hartzen ari da. Espainiako hiriburuan elkartu dira, Euskal Herritik joandakoak ez ezik, Galiziatik, Kataluniatik, Valentziatik eta Espainiako eskualde batzuetatik abiatutakoak ere. Bi astez Hego Euskal Herriko eskualde gehientsuenak zeharkatu ditu “Pobrezia eta prekarietatearen” aurkako martxak.

Euskal Herriko zutabeak joan zen ostiralean plazaratutako agirian “Troika”ren politika salatu zuten. ”Uko egiten diegu gure etsaiei: botere ekonomikoari, botere finantzarioari, botere mediatikoari eta botere politikoari, gu zapaltzen eta erantzun soziala isilarazten ahalegintzen baitira”zioten.