Eskola garraioko langileek hitzarmena lortu dute
2014/02/05
Eskola garraioko begiraleek atzo iluntzean amaitutzat eman zuten iragan astean hasitako greba mugagabea. Batzarrak ontzat eman zuten patronalarekin (CLECE eta EULEN) lortutako akordioa. ELAren aburuz 15 greba egin ostean helburu nagusiak lortu dira.
Esparru ekonomikoan hobekuntzak lortu dituzte begiraleek. 2013-2014 ikasturterako igoera %3koa izango da, 2014-215erako %2koa eta datorren ikasturterako ordainsaria 2 puntutan igoko da ere. 2009tik soldatak izoztuta eduki ostean, 2015-2016ko ikasturterako jangeletako langileekin %98,56an parekatuko dira eskola garraioko laguntzaileen ordainsariak.
Era berean, lan hitzarmenaren mugagabeko ultraaktibitatea adostu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.