IKUSKIZUNAK ETA EKITALDIAK

Hiru greba egun deitu dituzte abuztuan, Aste Nagusiekin bat eginez

2026/07/21 Bilbo Donostia Gasteiz
Hiru greba egun deitu dituzte abuztuan, Aste Nagusiekin bat eginez
Ikuskizun eta ekitaldien hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek (Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT) greba egunak deitu dituzte Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiekin bat eginez; abuztuaren 5ean, 14an eta 26an, hurrenez hurren. Mobilizazioaren arrazoia hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez egotea eta EUKI patronalaren “utzikeria” dira.