ELAk Nafarroako enplegu politikak berrikustea exijitzen du
ELAk parte hartuko du apirilaren 30ean Enpleguari buruz ponentzia bat egitea helburu duen parlamentuko batzordean. Sindikatuak gogorarazi nahi du Enplegua ez del Barcinaren Gobernuaren lehentasuna. Horrela erakusten du Nafarroan langabezia sekula eman ez diren mailetara eraman duen austeritate eta murrizketa politikak.
Adierazgarria da pasa den martxoan enpleguari buruz eginiko Osoko Bilkura Monografikoaren ondoren, eta zenbait neurri adostu ondoren, Enplegura zuzenduriko aurrekontua ez igotzea.
Era berean gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak enplegu politika parlamentutik atera eta patronalari eta UGT eta CCOO sindikatuei uztea erabaki duela. Azken urteetan 1.500 milioi euro baino gehiago inongo erabilgarritasunik izan ez duten Enplegu Planak deitu izan zaienei bideratu izan zaion eredu “klientelista” baterako. Beharrezkoa da Comptos Ganberaren gomendioak betetzea eta Enplegu Planak deiturikoak eta Moderna Plana alde batera uztea.
ELAk bihar politika fiskala aldatzea exijituko du diru sarrerak handitzeko eta enplegua sortuko duten interes soziala duten proiektuetara bideratzeko. Ezin da enpleguaz hitz egin murrizketak egiten diren bitartean eta iruzur fiskala edo zenbaitek zergak ez ordaintzea onartzen diren bitartean. ELAk gogorarazi nahi du Nafarroako presio fiskala Europako bataz besteko presio fiskalarekin berdinduko balitz, 2.070 milioi euro gehiago bilduko liratekeela. Aberastasuna eta enplegua banatzeko politikak dira sinesgarritasuna duten bakarrak eta benetan eraginkorrak direnak.
Horregatik, bihar ELAk Nafarroako Gobernuari eta partidu politiko guztiei enplegua lehentasun politikotzat hartzeko exijituko die, fiskalitatea aldatzeko eta bukaera ematea diru pila eramaten duen eta porrot egin duen “konzertazio soziala” deiturikoari. Modu honetan soilik propaganda ekintza bat izatetik utzi eta sinesgarritasuna izango du bihar hasiko den batzordeak.