EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek ikasleen elkartasuna jaso dute
2016/11/10
Greban dauden garbitzaileak EHUko ikasleen elkartasuna jaso dute gaur eguerdian hiru campusetan egin diren manifestazioetan. Aste honetarako deitutako grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da Gipuzkoa eta Arabako campusetan, eta %70ekoa Leioan. Bestalde, grebaren jarraipena oso zabala izan da bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Gipuzkoan jarraipena %90koa izan da, Araban %80koa eta Bizkaian %70koa.
Ikasleek komunikatu batean salatu dutenez, "EHUk garbiketarako kontratatutako enpresek, langileen lan baldintzak izugarri prekarizatu dituzte azken aldian".
Hiru dira langileen aldarrikapen nagusiak: Lehena, soldatak %2,5 igotzea, 2010etik langileek soldatak izoztuta baitituzte. Bigarrena kontratazioari buruzkoa da; langileen erdiak lanaldi partzialeko kontratuak dituzte. Gainera, eskoletan lan egiten dutenei uztailean eta abuztuan soldataren %30a jaisten zaie, langabeziara bidaltzen dituztelako. Lanaldi partzialak osoak bihurtzeko erregulazio bat beharrezkoa da. Azkenik, lan erreforma ikusita, horren aurkako berme guztiak jasotzea galdegiten duten langileek.