GREBA OROKORRA

ELAk ia 4.000 militante bildu ditu eskualde batzarretan greba hauspotzeko

2026/03/02
ELAk ia 4.000 militante bildu ditu eskualde  batzarretan greba hauspotzeko
Aste honetan hainbat mobilizazio deitu ditu sindikatuak; lehenak gaur izango dira Donostian eta Tolosan, eta ekitaldi nagusia Bilbon, bihar eguerdian (Euskalduna jauregian).

ELAk egunotan ia 4.000 militante bilduko ditu Hego Euskal Herrian zehar izango diren 13 eskualde-batzarretan, gaur, hilak 2an hasi eta martxoaren 11ra arte. Batzar guztien buruan mobilizazioak egingo dira 13 herrietan; lehenak gaur, Donostian eta Tolosan.

Donostiako batzarrean 300dik gora lagun elkartu dira Antzoki Zaharrean. Behin bukatu denean elkarretaratze bat egin dute. Tolosan, berriz, Leidor zinemako hitzorduaren ondoren manifestazio bat egin dute ia 400 lagunek; bukaera Triangulo plazan izan da.

Bihar, asteartea, hilak 3, 9 batzar deitu ditu sindikatuak; ekitaldi nagusia Bilbon izango da. Berton Euskalduna jauregian 500 lagun inguru bilduko dira, eta amaitutakoan (12etan) manifestazio bat egingo dute Silken Indautxu hoteleraino (Bombero Etxaniz plazan), non Pello Igeregi Negoziazio Kolektiboko arduradunak adierazpenak egingo dituen (12:30ak aldera). Hain zuzen, Indautxu hoteleko langileak duela lau hiletik hona greba mugagabea egiten ari dira euren lanpostuen alde, enpresak zerbitzua kanporatu nahi baitu.

Beste zortzi batzar eta ondorengo mobilizazio izango dira bihar, asteartez, honako lekuetan:

- Gasteizen, 12etan: Jimmy Jazz aretotik Diputaziorainoko manifestazioa.

- Azpeitian, 12etan: Elkarretaratzea plaza Nagusian.

- Bergaran, 12etan: Elkarretaratzea plazan.

- Irunen, 12etan: Elkarretaratzea Urdanibia plazan.

- Durangon, 12etan: Manifestazioa Landakotik Andra Mariraino.

- Basaurin, ordubatean: Manifestazioa Antzokitik Udaletxeraino.

- Getxon, 12etan: Elkarretaratzea Erromoko Kultur-etxearen aurrean.

- Burlatan, 12etan: Elkarretaratzea Kultur-etxearen ondoan.

Gainera, ekitaldi eta mobilizazioak izango dira ere Zallan (martxoaren 5ean) eta Tuteran (martxoaren 11n).