Zestoako TS Fundizioak 50 langile kaleratu nahi ditu
2012/12/03
TS Fundizioko zuzendaritzak 50 langile kaleratzeko asmoa duela adierazi dio langileen batzordeari. ELAren iritziz onartezina da proposamena. Sindikatu honek gogorarazi nahi du kaleratzeak ez dute etenik TS Fundicionesen, eta krisiaren atxikiarekin 160 langile bota dituzte azken urteotan.
ELAk lantegiaren etorkizuna bermatuko duen txosten sinesgarri bat exijitzen dio zuzendaritzari eta, bien bitartean, mobilizazioak bultzatu ditu kaleratzeen aurka.