Kiderreko zuzendaritzak kaleratze espedientea erretiratu du
2013/02/08
Kider taldeak Araban eta Bizkaian dituen langileak greba mugagabean zueden kaleratzeen aurka. Gaur zuzendaritzak kaleratze dossierra bertan behera utzi duela jakinarazi du eta greba amaitutzat eman da. Astelehentik aurrera negoziazioei ekingo diete lan batzordeak eta zuzendaritzak.
Kider taldeko 409 langileetatik 163 kanporatu nahi zituen zuzendaritzak. Horretarako espedientea aurkeztu zuen joan zen astean, bere negozio kopurua nabarmenki behera egin duela argudiatuz. Honen aurka Barakaldo, Murga eta Aurrioko langileek greba hasi zuten astelehen honetan.