BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK
ELAk sinatu du 2011tik eguneratu gabe zegoen hitzarmen berria
2026/05/07 Industria eta Eraikuntza Gernika-Durango Bilbo Ibaizabal-Nerbioi Ezkerraldea-Kadagua Eskumaldea
2026-2027 indarraldia izango duen akordioak ia %20ko soldata igoera jasotzen du 2026ko urtarriletik aurrera, 2027rako KPIaren araberako bermea, eta lanaldia 1.694 ordura murriztea. Halaber, kontratazioan, erretiro partzialean eta hitzarmenaren aplikazio-baldintzetan hobekuntzak jasotzen ditu.
Akordioa azken urteetako greba eta mobilizazioen ondoren iritsi da, eta horiek erabakigarriak izan dira negoziazioan.