ELA sindikatua Nafarroako Administrazioaren langile ez finkoei kendutako ordainsariak juridikoki eskatzen ari da
ELAk erabat arbuiatzen du Foru Gobernuek zein beste nafar erakunde publikoek beren langile ez finkoei abenduko ordainsaria ordaintzeari uko egitea. Murrizketa hori amaitutako kontratuekin zein indarrean daudenekin gertatzen ari da, eta ELAk eskakizun juridikoak egiten hasi da jadanik hainbat tokitan. Gaur egun ez dago inolako lege oinarririk abenduko ordainsariaren zati proportzionala ebasteko, eta langileei dagokien dirua aldarrikatzen ari da.
Jakina denez, udatik hona, eta Nafarroan indarrean ez dagoen Estatuko lege-dekretu bat baliatuz, ehunaka langile ez finkoei kendu dietela beren abenduko ordainsariaren zati proportzionala. Hala ere, Nafarroako Parlamentuak berezko lege bat onartu behar du oraingoz, eta langileei jaramon egiten badie, Gabonetako ordainsaria bermatuko du. Gauzak horrela, zilegitasun gabe jokatzen ari da Nafarroako Gobernuak. Orduan, ELAk animatzen ditu langile ez finko guztiei sindikatu honetara jotzera bakoitzaren eskakizun juridikoa planteatzeko.
ELAk talde politikoei gogorarazten die 2012ko soldataren %7a mantentzeko ardura osoa daukatela, LORAFNA legeak Nafarroari ematen baitio arlo horren ahalmen osoa, beste inon gertatzen ez dena. Horrela aitortzen dute Parlamentuko zein Gobernuko txosten juridikoek.
Gauzak horrela, ELAk ez du uste abian den batzorde parlamentarioa irtenbide onena denik, arazoa luzatzeaz gain, abenduko ordainsaria kentzeko proposamena ere bere baitan hartu duelako. Dena den, Parlamentuko alderdiei eskatzen diegu behar diren neurri guztiak hartzeko, beti ere 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan dauden ordainsari guztiak ordaintzeko, langile publiko guztiontzako eta aurreikusita dagoen epean.
Zentzu honetan, eta batzorde hori jada gauzatu den neurrian, ELAk eskatzen du bere baitan parte hartzea bere jarrera ezagutzera emateko. Gainera, ELAk berresten du bere mobilizazioaren aldeko apustua, talde politikoengan presioa egiteko beste biderik ez dagoelako.