Euskara – Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Salatu dute euskara ez dela merezimendu izango Tuterako kanpusean ebatzi duen epaiaren kontra

Euskalgintzaren Kontseiluak, NUPeko Euskara Taldeak, ELAk eta LABek deituta, Nafarroako herritarrei hizkuntz eskubideak ukatzen dizkien azken erabakiaren kontrako mobilizazioa egin da. UGTk jarritako helegite baten harira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako kanpusean alemana, frantsesa eta ingelesa merezimendu izango dira, aldiz, euskara ez.