Astebete greban First Stop enpresan kaleratzeen aurka

2013/12/05
Astebete greban First Stop enpresan kaleratzeen aurka
Bridgestone multinazionalak, FIRST STOP SOUTH WEST (Talleres Autodisco) enpresaren jabeak, amaiera-espediente bat aurkeztu zuen Madrilen. Euskal Herrian 50 langile daude espedientearen barruan. Langileak elkarretaratu egin dira gaur goizean Madrilen egoitzaren aurrean.

Euskal Herrian 50 langile daude espedientearen barruan, 13 Bizkaian, 28 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan. Bridgestonek 7 lantoki itxi nahi ditu EAEn, eta 2 Nafarroan.
ELArentzat onartezina da beste espediente hau, enpresak azken ekitaldiotan etekin ugari izan baititu. ELAk ez du ontzat emango amaiera-espediente hori, duela bi aste Madrilen aurkeztutakoa; eta mobilizazioak bultzatu ditu, iragarri diren kaleratzeak eta lantoki-itxierak saihesteko asmoz.