Flexngate-ko langileak lanuzteak egiten ari dira, kaleratze bat dela-eta

2019/02/20
Flexngate-ko langileak lanuzteak egiten ari dira, kaleratze bat dela-eta
Urtarrilaren 25ean enpresak langile bat kaleratu zuen, lan-absentismoa argudiaturik Otsailaren 13 eta 22 bitartean ordubeteko lanuzteak egiten ari dira 3 txandetan

Flexngateko langileek ordubeteko lanuzteak egiten dituzte, Enpresa Batzordearen (3 ELA, 2 UGT) deialdiari erantzunez, enpresak urtarrilaren 25ean lankide bat kaleratzeagatik, lan-absentismoa egotzita.

Ordubeteko lanuzteak egin ziren hiru txandetan otsailaren 13, 15, 20 eta 22an. Horrez gain, langileek elkarretaratzeak ere egiten dituzte egun horietan, 13:30etatik 14:30ak arte.

Mobilizazioei buruzko balioespena oso ona da, zeren tailerreko langile gehienen erantzuna lortu baita.

Enpresa-ituna noiz berrituko den zain gaude, eta egin beharreko negoziazio horretan zertan ahalegindu behar garen argi dago: lan-erreformaren aplikazioa geldiaraztea Flexngaten.

ELA eta UGTren atal sindikalak