Maiatzaren 26an mobilizazioak Hego EHn, soldatak, pentsioak eta gizarte prestazioak defendatzeko
2022/05/04
Euskal Herriko Karta Sozialak mobilizazioak deitu ditu maiatzaren 26an Hego Euskal Herriko hiriburuetan, pentsioak, gizarte prestazioak eta erosahalmena defendatzeko. Karta osatzen duten eragileek mobilizatzeko deia egin dute aberastasunaren banaketa aldarrikatzeko, energiarako eskubidea bermatzeko, zerbitzu publikoak defendatzeko eta burujabetzaren alde egiteko.