ELAk hauteskundeak irabazi ditu Uvesan, jokoan zeuden 8 ordezkaritik 5 lortuta
ELA izan da boto gehienak lortu dituena (286), eta baita ordezkari gehienak ere (5). Bigarren CCOO geratu da, 89 boto eta 2 ordezkarirekin. Eta hirugarren UGT, 38 boto eta ordezkari batekin. Hauteskunde partzial hauen bidez Batzordea arras osatuko da, eta hemendik goiti 17 kide izanen ditu: ELAtik 8, UGTtik 5 eta CCOOtik 4.
Uvesa elikadura-sektoreko enpresa bat da, oilaskoaren haragiaren prozesamenduaz aritzen dena. Plantillan 750 langile ditu; beraz, Erriberako langile-kopururik handiena duena da.
Enpresa horretako lan-baldintzak oso prekarioak dira, eta horregatik sindikalismoa behar-beharrezkoa da.
ELAko ordezkarien independentzia eta zintzotasuna, hala nola azken urtean egindako lana ere, alderdi erabakigarriak izan dira Uvesako langileek berriz eta indar gehiagoz ELA hauta dezaten; Nafarroa osoan, Erriberan ere bai, bertze enpresa anitzetan gertatu den bezala.