EITBk enplegua suntsitzen jarraitzen du

2014/07/07
EITBk murrizketen politikarekin jarraitzen du. Oraingo honetan garbiketarako aurrezkontuak murriztu ditu eta, ondorioz, bost langile kaleratzeko asmoa azaldu du horretan aritzen den azpikontratak. Ba dira hilabete batzuk garbiketa alorrean murrizketak salatu zituela ELAk. Zuzendaritzaren asmo bakarra ahalik eta pertsonal gutxien izatea da eta horretarako garbiketa lanerako orduen kopurua murriztea erabaki du.