Estatuko administrazio langileek ere murrizketen aurkako lanuzteetan parte hartuko dute
Abenduaren 30 ean Espainiako Gobernuak onarturiko Dekretuak eta Martxoko Aurrekontuetatik atera nahi dituzten 40 mila milloien ondoriozko murrizketei aurre emateko beharrean gaude herri langile guztiok, eta bereziki ondorio kazkarrak gehien jasatzen, eta jasako, ditugunok.
Herri administralgoetatik lan baldintza eta soldata kaxkarrenak ditugun Estatuko Administralgo eta Correos-eko langileok, ez gaude prest murrizketa gehiago, prekarietate eta lankarga gehiago, duintasun gutxiagoko egoera onartzeko prest.
Ez gaude prest politiko zein nagusiek gauzatu duten krisi honen irteera gure lepo, gure soldata eta lan baldintzekin ordainduz, hartzeko.
Ez gaude prest komunikabieetan edota eguneroko ihardueran gure lana, gure izatea kriminalizatua izate hau onartzeko,
Estatuko Administralgoko eta Correos-eko langileok zenbait inposaketa ezarri nahi dizkigutela ohartarazten dugu
.- Soldata murrizketak.- 2012. urtean izoztuko dizkigutela diotenean gezurretan ari direla, IPC/KPI ren igoera berak, zein, Deutsche-bank, BBVA, CCOO y UGT koek oraingo honetan ere etekinak ateratzen dituzten, pentsio planetan egin nahi dizkiguten murrizketek gure ordainketen jaitsiera dakartelako, ihazko urtean beste murrizketa batzuk ere egin zizkigutelako,….soldata mailaren % 15-a galdutzat eman dezakegularik iadanik.
.- Langileen ordezkotzak ukatuz.- 2012. urtean orohar lanpostu eskaintza berririk gauzatu ezaz, edota osasun , hezkuntza eta oinarrizkotzat jotzen dituzten alorretan lanpostuak uzten dituztenen % 10-a gehienez betez.
.- Epealdirako bada ere kontratazio berriak gauzatu ezaz, horrek lanpostu urritasuna, kontratu ez berrizteak, lankarga handiagoak,.. ekarriko dizkigularik.
.- Asteko iharduera gutxienez 37 ordu t´erdi betearaziz, 35 ordutara heldu gabeko Erkideko langile bakarrak izango garelarik
Eta, guzti hau gutxi balitz, Raxoy-ren Gobernuak aurreratu digun bezala, murrizketa berriak ere ezartzera datozenean, zeren eta, inork prentsa al dezake 40 mila milloi eurotako aurreratze horrek ez gaituela berriro ere zapuztuko?
EGOERA HONEN AURREAN, GURE NAGUSI ZUZENA DEN MADRID-EKO GOBERNUARI ZERA ESKATZEN DIOGU:
Neurri murritzaile guzti hauek bazter ditzala, eta murrizketa berriak ezartzeko asmoak albobatean utz ditzatela, ordez kalitatezko zerbitzu publikoak garatuz , langileoi lan baldintza zein soldatak errespetatuz, eta diru batuketa egitera baldin badoaz, fiskalitate justuagoa ezar dezatela, bide batez eta besteren bestez, alor hontako iruzurrari aurre emateko neurriak bideratuz.
ZERGATIK GUK ?
Beste inork ez gaituelako defendatuko, eraso guzti hauek izan arren estatu mailako sindikatuak politikari eta negusiei amen egiten dietelako, denak soka berdinekoak direlako.
Beste zenbait aukera ego narren, erantzunkizuna gure lepo ezarriz, lanbaldintza eta soldaten murrizketa soiletan ari direlako, bankari eta dirudunei pakean utziz.
Alorreko sindikatu horiek nagusiekin bat eginik ibiltzeak ez gaitu mugatuko, beraiek jakingo dute zertan edota zertaz ari diren, guk gurea, langileona, defendatzera goaz.
Hortarako borrokatzeko prest gaudenok gure indarrak batu eta aurre ematera goaz,
Asko gara, eta askoz gehiago izan gintezke antolatu eta kalera ateratzen bagara, gurea defendatzeko, beraiena defendatzera aterako diren beste zenbait administralgoetako langileekin bat eginez.
LAB-STEE/EILAS ekoekin bat eginik Estatuko Administralgo zein Correos eko langileei dei egiten diegu:
.- Urtarrilaren 26 an kalera ateratzera, Hiriburuetako manifestazioetan parte hartuz.
.- Otsailak 4 an, Bilbon izango den manifestazioan izatera
.- Otsailaren 9 an lau ordutako lanuzteak eginez gain, eguerdiko manifestazioetan azaltzera