EPE Hezkuntza: Sukalde eta garbiketa 2027

ELAk sukalde eta garbiketako EPE-a prestatzeko ikastaroak antolatu ditu. 

2026ko irailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak Sukalde eta Garbiketa kolektiboen EPEaren deialdia argitaratu zuen. Beste behin ere, Hezkuntza Sailak aldebakarrez jokatu du, ELAk aurkeztutako alegazio asko kontuan hartu gabe, bereziki sarbide-baldintzei eta merezimenduen balorazioari dagokienez.

ELAtik Sailaren plangintza falta salatu nahi dugu. 20 urte baino gehiago EPErik gabe egon ondoren, prozesua oso epe estuekin antolatu da. Azterketa, hasiera batean, 2027ko otsailaren 15etik martxoaren 15era bitartean egitea aurreikusten da, oraindik data zehatzik gabe. Gainera, Sailak ia bi hilabete behar izan ditu azterketa prestatzeko bibliografia helarazteko.

Bestalde, TIC langileak ere deialdian sartzea eskatu dugu. Hitzarmen Kolektiboan jasotako kolektiboa da, eta behin-behinekotasun eta prekaritate egoerari irtenbidea eman behar zaio.

EPE honek enpleguaren arloan ditugun aldarrikapenei erantzuten ez badie ere, hainbat afiliatuk eskatuta, ikastaro presentzialak antolatuko ditugu afiliatuei EPEa prestatzen laguntzeko.

IKASTAROEN INFORMAZIOA

GARRANTZITSUA: Ikastaroak ELAko afiliatuentzat soilik dira. Parte hartu nahi dutenek afiliatu beharko dute.

📅 DATAk ETA EDUKIAK

  • Azaroak 28: gai orokorrak.

  • Abenduak 12: EPEaren prestaketa eta gai espezifikoak. Azterketa prestatzeko orientabideak eta Sukaldeko eta Garbiketako gai espezifikoak landuko ditugu, zalantzak argitzeko eta ikasteko estrategiak partekatzeko.

Bi jardunaldiak presentzialak izango dira, Bilboko ELAren egoitzan (Hemen duzu informazio guztia) 

Gipuzkoatik eta Arabatik etortzeko autobus-zerbitzua egongo da.

Ikastaroan izena eman

Harremanetarako telefonoak:

  • Bizkaia: Ziortza – 688 648 221

  • Gipuzkoa: Leyre – 688 897 713

  • Araba: Alaitz – 688 885 065

💶 PREZIOA: 60 €

📌 IZEN-EMATEKO EPEA:

2026ko azaroaren 16tik 26ra, ELAren webgunearen bidez.

📚 GARBIKETAKO IKASTEKO MATERIALA

MAD argitaletxearekin hitz egin ondoren, Garbiketako EPEa prestatzeko liburuak % 30eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango dute afiliatuek.

Klikatu hemen deskontua lortzeko 

Animatu eta hasi EPEa ELArekin prestatzen!