UBER BIZKAIA (ARES CAPITAL)
Justiziak berretsi du Bizkaiko Garraioaren hitzarmena dagokiela langileei
Enpresaren eskaera atzera bota du Bilboko epiategi batek, eta 3.000 euroko isuna ere ezarri dio hitzarmen propioa ezartzen saiatzeagatik.
Bilboko Lan-arloko 10. zenbakiko epaitegiak ebatzi du Ares Capitaleko langileei Bizkaiko Garraioaren Hitzarmen Kolektiboa aplikatu behar zaiela. Epai berriak berretsi egiten ditu aurretik beste bi ebazpen irmoek ezarritako irizpidea.
Aurreko epaiak gorabehera, enpresak demanda aurkeztu zuen sektoreko hitzarmenaren ordez enpresa hitzarmena aplikatzea eskatzeko. Epaitegiak, ordea, eskaera baztertu du, eta argi utzi du aplikatu beharreko hitzarmena Bizkaiko Garraioarena dela. Demanda atzera botatzeaz gain, ebazpenak 3.000 euroko isuna eta prozesuko kostuak ezartzen dizkio Ares Capital enpresari. Horrenbestez, ordaindu beharreko zenbatekoa 3.600 eurora irits liteke.